Arte
-
AmonaTela
Formatua
Proiektua ikusiAmonaTela praktika pertsonala edo proiektu artistikoa da, More Fabric, More Layers doktoretza-tesiaren baitan garatutakoa. DIY kultura, fabrikazio digitala eta kode irekia, berrerabilera eta jasangarritasuna, baita artisautza eta jakintza artisauaren transmisioa modaren bidez, bezalako kontzeptuak esploratzen ditu.
-
Basurama 2x1
Formatua
Proiektua ikusiBasurama Arkitektoen kolektiboaren erakusketa honek bisitaria gonbidatzen du objektu, joko, tresna eta bestelako tresnak hurbiltzera, interakzionatzera eta manipulatzera, erakusketa espazioak parte-hartze zentro bihurtuz eta publiko guztientzat, adin guztietarako, hondakin eta berrerabileraren inguruan hurbilketa sustatuz. Erakusketa, beraz, ludikoa eta interaktiboa da, baina baita hezigarria ere. Izan ere, bisitariek DIY azalpen fitxak dituzte, argibide-liburuxka moduan, erakusketako piezen batzuk etxean garatzeko.
-
Sistemen Diseinua: Ulm Eskola eta Braum konpainia
Formatua
Proiektua ikusiErakusketa hau MUGAK Bigarren Edizioko erakusketa nagusia izan zen; Euskal Herriko Nazioarteko Arkitektura Bienala. Erakusketa honek Ulm Eskolaren ekarpen artistiko eta ondare-balioa balioetsi zuen – 1953an Alemaniako hirian sortua – zentro honek urbanismoa, arkitektura industriala, produktu-diseinua, diseinu grafikoa eta komunikazioa ikertu eta garatu zituen 1950eko eta 1960ko hamarkadetan. Bauhaus Weimar-Dessau-Berlin-en jarraipena eta garapena izan zen, eta aurten haren mendeurrena betetzen da. Izan ere, Ulm eskolako lehen errektorea Max Bill izan zen, Suizako artista, arkitekto eta diseinatzailea, Bauhausen ikasle izandakoa.
-
DSS2016EU. Donostia Europar Kultur Hiriburua 2016
2008tik 2011ra bitartean, Donostia/San Sebastián hiria Europako Kultura Hiribururako hautagaitza aurkezten aritu zen. Fase ezberdinetan zehar, indarkeriarik gabeko hiri baten alde eta elkarbizitza (kulturak, jatorriak, jarduerak, bizitza-ereduak) aldaketarako motor gisa planteatzen zuen proiektu kultural baten inguruan pentsatu zuen pertsona-talde batek herritarren parte-hartzearen olatuen energian oinarritutako proiektu bat garatu genuen.
Proiektua ikusi- Energia Herritarren Uholdeak
- Arte
- Kultura
- Herritarren parte-hartzea
- Ikerketa
- Europako Proiektua
- Feminismoa
- Bizitzaren iraunkortasuna
- Ondare materiala
- Ondare immateriala
- Bakea
- Elkarbizitza
- Industria sortzaile eta kulturalak
- Programa
- Jarduerak
- Argitalpena
- Justizia soziala
- Arkitektura eta Hirigintza
- Kultura-politika
- Administrazio publikoa
-
Porcelanas Bidasoa: Industria, Artea eta Memoria
Formatua
Proiektua ikusiErakusketa fabrikaren ia 80 urteko historiara bidaia da, euskal memoriaren irudi kolektiboaren parte den lekua. Irúnen kokatuta dagoen fabrika, porrotagatik itxi ondoren, lapurtu egin zuten, eta bertan diseinatu eta ekoiztutako piezen zati handi bat GORDAILUAren bildumaren parte da (Gipuzkoako Ondare Mugikorraren Bildumen Zentroa).