DSS2016EU. Donostia Europar Kultur Hiriburua 2016
- Energia Herritarren Uholdeak
- Arte
- Kultura
- Herritarren parte-hartzea
- Ikerketa
- Europako Proiektua
- Feminismoa
- Bizitzaren iraunkortasuna
- Ondare materiala
- Ondare immateriala
- Bakea
- Elkarbizitza
- Industria sortzaile eta kulturalak
- Programa
- Jarduerak
- Argitalpena
- Justizia soziala
- Arkitektura eta Hirigintza
- Kultura-politika
- Administrazio publikoa
2008tik 2011ra bitartean, Donostia/San Sebastián hiria Europako Kultura Hiribururako hautagaitza aurkezten aritu zen. Fase ezberdinetan zehar, indarkeriarik gabeko hiri baten alde eta elkarbizitza (kulturak, jatorriak, jarduerak, bizitza-ereduak) aldaketarako motor gisa planteatzen zuen proiektu kultural baten inguruan pentsatu zuen pertsona-talde batek herritarren parte-hartzearen olatuen energian oinarritutako proiektu bat garatu genuen.
2012an Donostia Europako Kultura Hiriburu izendatua izan zen 2016rako, DSS2016EU, Herritarren Energiaren Olatuak proiektuarekin.
DSS2016EU proiektuan kultura kontzeptu irekian lan egin zen: gizakiok munduan bizitzeko dugun gaitasuna. Pertsonokin zerikusia duen eta gure garapenerako balio duen guztia da kultura. Gu konfiguratzen gaituena, egiten gaituena. Antzerkia, musika, dantza… dira, baina baita naturarekin nola erlazionatzen garen, nola eraikitzen ditugun hiriek, nola erabiltzen dugun teknologia eta objektuak, kontatu digutena, erabiltzen ditugun hizkuntzak, bizitakoa. Izan ere, bakoitzak bere modu propioa du emozioak sentitzeko, mugitzeko, bizi garen mundua interpretatzeko; baina hazten eta eboluzionatzen gara multzoaren parte izanik, komunitateko kide izanik.


Proiektuak eta bere idearioak jarduera kulturalaren eragin soziala berreskuratzea proposatzen du.
Artea eta sormena gure bizitzan tokatu zaizkigun formak eraldatzeko eta hobetzeko borroka direla ulertzen du, bizitza eta kulturaren esentzia etengabeko eboluzio-beharrizan hori delako.
Prozesuan zehar partaidetza-mahai sektorialak eratu ziren. Lurraldeko elkarte eta kolektiboetatik sortutako herritarren lan-taldeak, eta programa bat diseinatu zen jarduerak artikulatzen zituzten 4 itsasargi nagusitan oinarritua.
Proiektuak funtsezko rola izan zuen beste hiri eta kultura-gune eta/edo erakunde europarrekin sareak ehuntzeko, eta garai hartan (berriro) pentsatzen ari zen ekipamendu-ekosistemak behar zituen kudeaketa-eredua eta kudeatzaileak birpentsatzeko.
Oraindik ere martxan jarraitzen duten edo indarrean dauden lan-ildoak, programak, harremanak eta proiektuak aktibatzeko ere giltzarri izan zen.

