Arkitektura
-
Basurama 2x1
Formatua
Proiektua ikusiBasurama Arkitektoen kolektiboaren erakusketa honek bisitaria gonbidatzen du objektu, joko, tresna eta bestelako tresnak hurbiltzera, interakzionatzera eta manipulatzera, erakusketa espazioak parte-hartze zentro bihurtuz eta publiko guztientzat, adin guztietarako, hondakin eta berrerabileraren inguruan hurbilketa sustatuz. Erakusketa, beraz, ludikoa eta interaktiboa da, baina baita hezigarria ere. Izan ere, bisitariek DIY azalpen fitxak dituzte, argibide-liburuxka moduan, erakusketako piezen batzuk etxean garatzeko.
-
Sistemen Diseinua: Ulm Eskola eta Braum konpainia
Formatua
Proiektua ikusiErakusketa hau MUGAK Bigarren Edizioko erakusketa nagusia izan zen; Euskal Herriko Nazioarteko Arkitektura Bienala. Erakusketa honek Ulm Eskolaren ekarpen artistiko eta ondare-balioa balioetsi zuen – 1953an Alemaniako hirian sortua – zentro honek urbanismoa, arkitektura industriala, produktu-diseinua, diseinu grafikoa eta komunikazioa ikertu eta garatu zituen 1950eko eta 1960ko hamarkadetan. Bauhaus Weimar-Dessau-Berlin-en jarraipena eta garapena izan zen, eta aurten haren mendeurrena betetzen da. Izan ere, Ulm eskolako lehen errektorea Max Bill izan zen, Suizako artista, arkitekto eta diseinatzailea, Bauhausen ikasle izandakoa.