SOINULABOR

Soinulabor programa bat da, tokiko kultura-agenteei gaitasuna emateko eta haien jarduna bultzatzeko sortua. Arte biziak eta musika abiapuntu hartuta, agente profesionalak eta tokiko agente amateurak konektatzen ditu, gizarte-inpaktu handiagoko proposamenak sustatzeko.

Proiektu honek udal-tresna gisa funtzionatzen du, jardun profesionalaren eta amateuraren arteko loturak sendotzeko politikak bultzatzeko; agente profesionalak tokiko kolektiboekin lan egitera eta beren prozesuen bidez bultzada-lana egitera animatzeko; eta, aldi berean, elkarte amateurrak ohikoaren gainetik beren jarduna berriz pentsatzera bultzatzeko.